XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANTTON.- ...lo pixka bat, amets goxo bat eta esnatzerakoan hortxe edukiko nauzu.

Dena primeran aterako da, gainera sekulako adorea duzu.

Zergatik uste duzu ezkondu nintzela zurekin bestela?

IXABEL.- Hau, bularrean bulto bat atera zitzaidanean...

ANTTON.- ...juxtu kirofanora sartu aurretik, muxu bat eta paper hau eman nizkizun.

IXABEL.- Eta operatzeko lekura begietan malkoak nituela eta parra ezin gorde sartu nintzen.

Ze sustoa pasa genuen, ezta?

Zuk batez ere.

Oso gaizki pasa zenuen.

ANTTON.- Beldur haundia nuen.

Inoiz ez bezalako beldurra sentitu nuen.

Okerrena gertatuko balitzaizu, zer egingo nukeen zu gabe?

Ez zen zerbait galtzeko arriskuan zaudeneko beldurra, zu galtzekoa baizik, baina ez zen Joxeanekin zenbiltzaneko beldur berdina, beste zerbait zen.

Erabat jota nengoen, hitzak eta bozak urrutiago sentitzen nituen.

Nahiz eta neure buruari mila aldiz esan ez zegoela inolako arriskurik, beldurra zomorro txiki bat bezala sartu zitzaidan, eta non zegoen jakin ezin nuen arren gorputz osoan barrena zabaldu zitzaidan.

IXABEL.- Bai, hile zuri pilo bat atera zitzaizkizun orduan.